11.28.2011

Askatasunaren Estatua


Askatasunaren Estatua Frédéric Auguste Bartholdi eskultorearen lan bat da, Frantziak New York hiriari 1886an Ameriketako Estatu Batuen independentziaren 100. urteurrena zela eta oparitutakoa. Urte horretan, desmuntaturik, Frantziatik AEBetarako bidaia Iseré deituriko barkuan egin zuen. Munduan zehar badaude estatua honen kopia eta imitazio ugari.

                                      



Bisitatu daikezuzan lekuak


Zero gunea

 
Zero gunea leherketa batetik gertuen dagoen lurraren gunea adierazteko erabiltzen den terminoa da. Era berean, lurrikara, uholde edo beste hondamendi bati buruz, kalte gehien jaso dituen eremua adierazteko erabiltzen da. Hiroshina eta Nagasakiko leherketa nuklearrak izan ziren gnue zehatzak nahiz 2011eko irailaren 11ko atentatuetan, Dorre Bikien eraikinak birrinduta geratu ziren gunea izendatzeko erabili izan da.

Rockefeller Center


Rockefeller Center New York hiriko eraikin-multzo bat da, Rockefeller familiak eginikoa. 19 eraikinez osatuta dago, eta Bosgarren Hiribidearen eta Zazpigarren Hiribidearen artean kokatuta, Manhattan uharteko Midtown eremuan. 
1987an National Historic Landmark izendatu zuten.Rockefeller Center eraikin-multzoan saltoki eta ikuskizun-areto ugari daude, horietako aipagarriena Radio City Music Hall, mundu osoan ospetsua.
Rockefeller Center New Yorkeko turismo-helmuga ezagunenetarikoa da. Jende asko bertaratzen da, besteak beste Rockefeller Plazako apaingarri ugariak ikustera eta GE Building-en goialdeko behatokiak eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz gozatzera.


Charging Bull


The Wall Street Bull, 3.200 kg pisatzen du. Arturo Di Modica egilea izan zen eta Bowling Green Park-en kokatuta dago. Brontzezko eskultura bat da. Eskultura zezen bat irudikatzen du eta agresibitatea adierazten dau. 360.000 $ ordaindu zuten eskultura hau sortzeko.

11.26.2011

Dakota eta John Lennon-en memoriaz egindako eraikina

Dakota eraikina, New York hiriko Manhattan dagoen eraikina da, 72. Kalearen ipar-mendebaldeko iskina eta Central Park West etorbidearen artean kokatzen den etxebizitza edo apartamentu multzo bat da. 1880ko urriaren 25a eta 1884ko urriaren 27aren artean eraiki zen. Henry Janeway Hardenbergh arkitekto etxea kontratatu zen Singer Sewing Machina Company erakundeko Edward Clark zuzendariarentzat diseinua gauzatzeko. Eraikin hau John Lennon musikariaren bizileku eta heriotza lekua izateagatik oso ospetsu bilakatu zen. 1967an eraikin honetan, Eoman Polanski zuzendariaren Rosemary's Baby beldurrezko filma ospetsua filmatu zen.

11.23.2011

Central Park


Central Park New York hiriko parke publiko handi bat da, Manhattan uhartearen erdian kokatua. Urtero hogeita bost milioi inguru bisitari izaten dituenez, Estatu Batuetako parke bisitatuena da. Film eta serietan agertu izanaren ondorioz, mundu osoan ezaguna da.