Empire State eraikina New York hiriko etxeorratz bat da. Bosgarren Hiribideak eta 34. kaleak elkar gurutzatzen duten puntuan kokatuta dago.Munduko eraikinik garaiena izan zen 1931. urtetik 1972ra arte. Dorre Bikiek garaieran gainditu zuten. 2001ean World Trade Center-a suntsitu ondoren, berriro ere New Yorkeko eraikin altuena da Empire State Building. 1930etik 1931ra bitartean eraiki zuten; hau da, Depresio Handiaren garaian. 102 solairu dauzka, eta 381 metroko garaiera. 410 egunean eraikia izan zen, 3.400 langilek aldi berean lanean jardun ondoren. 1931ko maiatzaren 1ean inauguratu zuten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario